ESKUARA PROIEKTUA: ARABAN, EUSKARA, HIZKUNTZA-BERDINTASUNA, KOMUNITATEA ETA GARAPEN EKONOMIKO ARDURATSUAREN ALDEKO KONPROMISOAK METATZEKO
Aitortza ekitaldia 2026ko otsailaren 5ean egin zen, Arabako Merkataritza Ganberaren egoitzan,
Gasteizen, eta bertan atxikitako enpresa berrien ordezkariak eta dagoeneko proiektuaren
parte diren erakundeak bildu gara. Guztira, Arabako 30 enpresa baino gehiago gara proiektura
atxikiak. Bileran, 2025ean zehar egindako lana aurkeztu zen, eta 2026rako aurreikusitako
jarduera-ildo nagusiak zehaztu ziren. Jardunaldia amaitzeko, Artomañako txakolina (proiektuko
kide den enpresa) eta Arabako Errioxako upeltegietako ardoekin (Euskara Lukuak proiektuan
sartuta daudenak) topa egin dugu.
Ekitaldian Eskuara proiektua sustatzen duten erakunde publikoetako ordezkariek parte hartu
zuten: Saray Zarate, Arabako Foru Aldundiko Ekonomia Garapena eta Berrikuntzaren saileko
foru diputatua; eta María Nanclares, Vitoria-Gasteizko Udaleko Euskarako zinegotzia.
Eskuara proiektua 2023an jarri zen abian helburu argi batekin: Arabako enpresa handi eta
estrategikoetan hizkuntzaren erabilera sustatzea. Eskualdearen kulturarekiko eta
garapenarekiko dugun konpromisoa indartzen duen ekimena da, eta berezi egiten gaituena
nabarmentzeko ahalegin bateratua finkatzen duena.
IRSEARABA S.COOP. proiektuaren parte da 2024az geroztik. Parte hartzen duten erakundeek
Ahize-AEK hizkuntza aholkularitzaren laguntza jasotzen dugu, eta honek laguntzen digu gure
eguneroko jardueretan hizkuntzaren presentzia indartzen. Haien laguntzarekin, hainbat
jarduera garatu ditugu erakundearen barruan, hizkuntza berdintasuna kudeatzeko gida
definitu eta onartu dugu, dokumentuak eta seinaleak euskarara itzuli ditugu… Hori guztia gure
erakundearen barruan hizkuntza berdintasuna ezartzeko eta IRSEARABA, S.COOP-en hizkuntza
politika eta hizkuntza irizpide orokorrak definitzeko helburuarekin egina dago.





