Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, data adierazgarri honen aurreko ostiralean, Kale Hezkuntzako Udal Programaren eskutik, beste urte batez, ikusgarritasun eta kontzientziazio feministaren ekintza bat burutu zen Andre Maria Zuriaren plazan.
«HegoArizGirlz» erreferentziazko zonalde-proiektuaren barruan kokatutako ekintza bat da, haren helburuak «une eta espazio desberdinetako pertsonen arteko errealitateen trukea eta ezagutza», «interes komunei buruzko ekintzen diseinua, prozesu osoan protagonista izanik» eta «auzoko eta hiriko data zehatzei lotutako mobilizazioetan parte hartzea» dira. Ekintza hau hiriko hainbat zonaldetako kale hezitaileek eta gazteen arteko lankidetza eta parte-hartzea ahalbidetu zuen.
Horrela, ostiralean Andre Maria Zuriaren plazan karpa bat muntatu zen; bertan, informazio-materiala, gazteek aurreko topaketetan eskuz egindako txapak eta eskumuturrekoak banatu ziren, baita «Bota matxismoa, hartu feminismoa» lelopean hainbat jolas/dinamika eta bingo musikatu feminista bat ere.
Hotza eta euria izan genituen, baina eguraldi kaskarra egin zuen arren, dozenaka lagun gerturatu ziren ekintza ezagutzera. Nahiz eta jende gutxiago ibili aurreko urteetan baino, hiriko kale hezitzaile eta gazteen artean sortutako harremanei eta aurretik egindako lanari esker, ekintza benetako arrakasta izan zuela esan dezakegu.









